Izenburua:
 
Egilea:
 
Lizentzia CC:

Hondartzaren ekialdean dago Mollarri uhartea, Talaimendi mendiaren azpian. Hara iristeko, Zarauzko kanpinetik abiatu behar dugu, eta, bidezidor batean behera, begiratoki bateraino jaitsi; garai batean, balea arrantzatzeko talaia zen begiratokia. Handik, herri osoaren ikuspegia dugu, baita Mollarri uhartearena ere; urpekaritzan aritzeko paradisua da Mollarri. Esan bezala, urpekaritzan aritzeko paradisua da ingurua eta, besteak beste, gorgoniak eta muxar handien sardak ikus ditzakegu. Gainera, bada haitzulo ikaragarri bat, lekua izendatzen duena: Katedrala. Uhartetxoetatik hurbil dago karga-habe zaharra. Kableetan oinarritutako aireko sistema baten bidez, meategi hurbiletako mea eramaten zuten hara. Biltegiratu egiten zuten eta uhartetxoaren ondoan ainguraturiko ontzietan deskargatzen zuten, uhartean bertan zegoen beso baten bidez. 1905 eta 1923 artean erabili zuten karga-habea, eta, gaur egun, kargatzeko besoaren hormigoizko oinarriak ikus ditzakegu.

Beste argazki batzuk: