Garai batean, Villapadierna-Muñiz kondearen (eta, beste garai batzuetan, beste familia batzuen) funtsa eta jauregia zeuden Vista Alegre auzoan, eta horrexegatik daude harrizko harresi handiak inguruan. Gainera, mundu osoko landareak ekarri eta bere lorategi botanikoa sortu zuen kondeak jauregitik gertu; egun, paseatu egin daiteke han. Herriko eraikinik berezienetako batera joan gaitezke pasealeku horretatik: Zarauzko dorrera. Begiratoki erdizirkularra da, Vista Alegre parkearen goiko aldean dago eta kondeak eraikiarazi zuen, 1913an, alabak paisaiari so egoteko. Hormigoi armatuzko Gipuzkoako lehenengo arkitektura-elementua izan zen, eta Zarautzen ikuspegi zoragarria du.