WiFi zerbitzua Zarauzko hondartzan: ‘WiFi gureZarautz.net’
WiFi zerbitzu mugatua:
Interneten doan sartzeko aukera ematen dizu Zarautzek eta, horretarako, bi WiFi antena instalatu ditugu itsas pasealekuan. ‘WiFi gureZarautz.net’ zerbitzura konektatzeko, WiFi haririk gabeko sareak detektatzeko sistema izan behar du zure ordenagailu edo gailu mugikorrak, eta gureZarautz.net sarea aukeratu behar duzu.
Zerbitzu mugatua da, eta www.gurezarautz.net web-orrian eta beste 50 web-orritan begiratzen uzten du, besteak beste, prentsa irakurtzeko, posta elektronikoa ikusteko, bloga eguneratzeko, bideoak eta irudiak ikusteko eta hainbat turismo-orritan ibiltzeko.
Hauek dira WiFi-a erabiliaz bisita ditzakezun web-orrietako batzuk:
-
gureZarautz.net
-
Turismoa
-
aisia
-
Prentsa (Gipuzkoa-Zarautz)
-
Eguraldia eta Olatuak
-
Gipuzkoako Mapa eta Argazkiak
-
Zure Blog eta E-posta kontsulta itzazu
-
Web-orri instituzionalak
-
Zarautz bertako webguneak
WiFi gureZarautz.net gunea:
WiFi gureZarautz.net zerbitzuaren eremuari dagokionez, planoan adierazitako eremua estaltzen du antenek igortzen duten WiFi seinaleak, eta haren intentsitatea ezberdina da, non gauden.