Itsas lema. Txiliku untziolaren omenez

Datu orokorrak:

Izena:
Itsas lema. Txiliku untziolaren omenez
Egilea:
Juanjo Gurrea Txanka
Kronologia:
1996
Saria:
Sari berezia Zarauzko artistari (Itsas Pasealekua Eskultura Lehiaketa)
Materialea:
Corten altzairua

Deskribapena:

Juanjo Gurrea Txanka eskultore autodidakta da, eta egurra, harria eta burdina erabiltzen ditu. Burdinarekiko lotura metalurgian lan egin zuen garaitik datorkio. Tailer mekaniko batean lan egin izanak oinarri sendoa ematen dio mota guztietako erremintak eskulturan erabiltzeko. Gainera, berak egindako obra asko birziklatutako materialez eginak dira (egurrezko enborrak, harria, kartoia, etab.)

Oro har, eskultura sentsazio-bilaketa da Gurrearentzat, errealaren eta irrealaren artean. Ez du tendentziarik jarraitzen. Bere burutik pasatzen diren formak garatzen ditu, hutsik dagoen espazioari hutsune horiek mugatzen dituen materialari beste garrantzi emanez.

1982an, Zarautzera joan zen bizitzera, eta han landu du bere obraren zatirik handiena. Haren zapata-denda estudioan sortu zen Gurrearen eta Ricardo Mazarron pintorearen arteko adiskidetasuna; estudio hartan ezagutu zuen Palmiro Haro eskultorea, eta hantxe bisitatu zuen sarri Jorge Oteizak, bai eta beraren lanarekiko interesa azaldu ere.

Itsas Lema Zarauzko malekoiaren amaierako begiratokian jartzeko sortu zen, Narros palazioaren ondoan, hortxe egon zirelako 1620an Txiliku ontziolak, itsasontziak, ontziak eta txalupak eraikitzen baitzituzten. Artxiboetan jartzen duenez, ontziola horietan galeoi ugari eraiki zen; horregatik, egileak omenaldia egin nahi izan dio itsasgintzari, eta itsasontziaren parte garrantzitsu bat hartu du eskulturaren gaitzat: lema. Corten altzairuan eginiko eskulturak patina marroi gorrixka bat du, herdoilak sortua. Baina herdoil hori ez da gehiago hedatzen eta, gainera, barrualdea babesten eta eskultura hondatzea saihesten du. Eskulturak, hormigoizko zapata batek eutsia, 5,5 metroko altuera du, eta hiru modulu ditu; bata finkoa da, eta beste biak mugikorrak, pieza hainbat ikuspegitatik gozatzeko aukera ematen dutenak. Eskuz ere mugi daiteke, lemaren azpiko aldea biratuz.

Kokapena

hasierara joan