Estela a Madoz

Datu orokorrak:

Izena:
Estela a Madoz
Egilea:
Jorge Oteiza
Kronologia:
1970
Materialea:
Markinako harria

Deskribapena:

Oteizak berak sortutako Debako eskolan egina da Estela a Madoz eskultura, gaur egun Zarautzen dagoena. Oteizak “Klarionen laborategia” izenez bataiatu zuen garaikoa da.
"Eskulturatik sortzen diren hizkuntza guztien miniaturazko beste errepertorio bat da Klarionen laborategia. Laborategia ibilbide berezi baten gailurra da. Ibilbide horretan, bere obra osoa desberdindu zen formen eta ideien arteko elkarrizketagatik, jolas eta borroka dialektikoagatik.
Laborategia da bere eskulturaren prozesu guztien koroatzea. Miniatura forma horietako batzuk, klarionaz, egurrez edo latorriz eginak, azken urteetan material solidoekin egin dira, eta dimentsio ertaineko eskultura bihurtu dira, J. R. Anda eskultorearen laguntza eta zuzendaritzapean. Klarionen laborategiarekin, badirudi Oteizak berak ere onartzen duela artearen sorreran dauden zikloen inguruko bere teoriari buruzko nolabaiteko kritika: hamabost urte ideia bat sortzeko, beste hamabost ideia hori gauzatzeko. Laborategiaren jolas horretatik, edo eskultorearen museo pertsonalaren barruko Museo horretatik, “Elogio del descontento” azpimarratu behar da, gure ustez. Laborategia da Oteizaren eta forma arkitektonikoen arteko elkarrizketa definitiboa. Hortik atera zen, beste askoren artean, Zarautzen dagoen Estela a Madoz lana. Oteiza Museoan ikus daitezke haren sormen-prozesu guztiak”.

Kokapena

hasierara joan