Isasti 

Isasti
  • Izenburua:  
  • Egilea:  
  • Lizentzia CC:

Datu orokorrak:

Izena:
Isasti
Kronologia:
XVII-XVIII. mendeak
Mota:
Baserria
Lope Isastikoak Zarauzko leinu-etxeen artean aipatu zuen 1625. urtean.
Bakarturik dago, eta lurraren ezaugarri irregularretara egokitzen da. Oin karratuko eraikina da, eta milano buztanean errematatutako estalkia du. Beheko solairua, lehenengo pisua eta ganbara ditu, eta igeltsuztatutako eta pintatutako harlangaitzaz eginiko hormak.

Baoen markoak eta eskantzuak harlanduzko loturak erabiliz eraikita daude. Bao zuzen ugari ditu, eta atzeko hormetatik ganbarara igotzeko arrapalak. Gehitutako eranskin modernoek fatxadako zati handi bat estali dute, eta horrek eraikinaren pertsonalitatea degradatu du, eta irakurketa garbi bat egitea oztopatu.

Kokapena

hasierara joan