San Antonio

San Antonio
  • Izenburua:  
  • Egilea:  
  • Lizentzia CC:

Datu orokorrak:

Izena:
San Antonio
Kronologia:
XX. mendea
Mota:
Txaleta
Fatxadako bao zuzenen lerrokadurak simetria eta konposizio ordena perfektua gordetzen du. Hiru balkoik eta balaustradetan (barandek eskubandekin osatzen dituzten zutabe txikiak) lore-motiboen bidez eginiko lan bikainak marrazten dute etxe horren pertsonalitatea, jauregi izateko bokazioa baitu. Atzeko fatxadako hegal erraldoiak azpimarratzekoak dira, akabera ederreko mentsula ligneo (hegal baten pisua eusteko pieza) garrantzitsuek eutsita baitaude. Balkoien burdinazko balaustraden apaingarriak ere benetan ederrak dira.

Kokapena

hasierara joan