Oin irregularreko eraikin konplexu horretan, etxebizitzak eta zine-areto bat daude. Félix LLanos Goiburuk eraiki zuen. Zenbait mugimendu estetiko biltzen ditu: arrazionalismoaren erreferentzia aurki daiteke baoen sinpletasunean eta, aldiz, klasizismoaren ukituak topa ditzakegu zinearen fatxadan.