San Juan Bautista frantziskotar komentua

San Juan Bautista frantziskotar komentua
  • Izenburua:  
  • Egilea:  
  • Lizentzia CC:

Datu orokorrak:

Izena:
San Juan Bautista frantziskotar komentua
Kronologia:
XVII. mendea
Mota:
Komentua
Elizak, komentuak eta eskolak osatutako multzoa da.
Komentua 1610ean sortu zuen Juan de Mancisidor Jaunak, Felipe III.aren Flandeseko idazkari eta aholkulariak. Dote gisa urteko 500 dukat jaso zituen, eta beste 225 dukat arte- eta teologia-ikasketak egiteko.
Konbentzio gerran (1794), frantsesek erabili zuten ospitale eta biltegi bezala, eta gero arpilatu egin zuten, eta sortzaileak Flandesetik ekarritako erlikia ugari eraman. Berritze-lan ugari egin dira eta, ondorioz, oso zaila da arte-estilo batean sailkatzea. Gurutze latindarreko hiru planta ditu, eta hiru nabe. Nabe nagusia albokoak baino zabalagoa eta luzeagoa da. Aldamenekoak hainbat neurritako zutabe angeluzuzen handiez banatuta daude.
Eliza barruan, Flandeseko erlijio-triptiko bat ikus daiteke, Antonio Blocklandtek 1577an egina, eta erretaula nagusia, J.Ruiz de Larrinagak 1828an sortua.
Badu liburutegi garrantzitsu bat.
Komentuaren aurrealde nagusiaren aurreko plazan, hareharriz eginiko gurutzekari bat dago. Gurutzekari horren aurrealdean, Jesus Gurutzatuaren irudia dago, eta atzealdean Ama Birjina, Haurra besoetan duela.

Kokapena

hasierara joan