Emakumea

Emakumea

Atal honetan emakumearen egoerak XX.mendean zehar izan duen eboluzioa aztertu nahi dugu.

Emakumearen garrantzia geure gizarteko esparru publikoan geroz eta nabariagoa izan da mendeak aurrea egiten zuen einean. XX.mendeko lehenengo hamarkadetan emakumeak lan merkatutik at bazeuden ere, etxeko eginbeharrak eta umeen zaintza estaliko lan mota desberdinekin bateratzen zituzten. Honek,zenbait baliabide ekonomiko lortzeko aukera eskaintzen zien. Mende Hasierarekin bat suertatu zen industrializazio prozesuak beharrezkoa egin zuen emakumezkoen eskulana produkzio eskariak asetzeko, honek pixkanaka lan merkatuen ateak ireki zizkielarik emakumezkoei. Baina XX. Mendean emakumeek bizi izan duten aldaketa nagusia bizitza pribatutik bizitza publikorako emandako pausoa izan dela esan daiteke.

Lotura duten artxiboak

Baduzu dokumentu interesgarririk? Bidaliguzu zure artxiboa.

Bidalizkiguzu zure argazkiak

Testigantzak

Bidaliguzu zure testigantza

hasierara joan