Zarauztarrak

Zarautz ez litzateke izango gaur egun dena herritarrengatik ez balitz. Zarauztar anonimoak eta famatuak, herriari bizitza eman diotenak eta historia eraiki dutenak. Artista handiak, arraunlariak, langileak eta kirolariak, guztiek egin diote beren ekarpentxoa Zarauzko historiari.

Atal honetan, Zarauzko bizitzaren parte izan dien pertsona horien guztien biografiak eta autobiografiak jaso nahi ditugu..

  • Aritz Aranburu

    • Izenburua:
    • Egilea:
    • Lizentzia CC:

    Aritz Aranburu Aspiazu 1985.urteko Abuztuaren 30 -ean jaio zen Zarautzen.Surflari profesionala da Aritz eta WCT-txapelketarako sailkatu den lehenengo surflari euskalduna da. Zarautz du bere bizilekua.

    Lotura duten artxiboak:

  • Karlos Argiñano

    • Izenburua:
    • Egilea:
    • Lizentzia CC:

    Karlos Argiñano Urkiola Beasainen jaio zen 1948-ko irailaren 6-an. Sukaldari famatua izateaz gainera, aurkezlea, aktorea eta enpresagizona ere bada. Gaztetatik Zarautzen bizi da, bertan jatetxe eta hotel baten jabe delarik.

    Lotura duten artxiboak:

  • Andoni Egaña

    • Izenburua:
    • Egilea:
    • Lizentzia CC:

    Andoni Egaña 1961. urteko urriaren 2-an jaio zen Zarautzen. Bertsolaria izateaz gainera, euskal idazlea ere bada. Zenbait urtetan Gasteizen bizi izan bazen ere, gaur egunean Zarautzen du bere bizilekua. Euskal filologian Lizentziatua da.

    Lotura duten artxiboak:

  • Dani Estrada

    • Izenburua:
    • Egilea:
    • Lizentzia CC:

    Daniel Estrada Agirrezabalaga (Zarautz, Gipuzkoa, 1987ko urtarrilaren 3an ) Errealeko futbolari euskalduna da. Erdilari nahiz defentsa postuetan jokatzen du. 2005-2006 denboraldian jokatu zuen lehenengoz bigarren taldearekin. Errealaren B taldearekin, 66 partida jokatu eta 15 gol sartu zituen, erdilaria izanik.2007-2008 denboraldia geroztik errealeko lehen taldeko jokalaria da.

    Lotura duten artxiboak:

  • Joxe Joan Gonzalez de Txabarri

    • Izenburua:
    • Egilea:
    • Lizentzia CC:

    Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Miranda (Zarautz, 1956ko azaroaren 30a) filologo eta politikari euskalduna. Gipuzkoako Ahaldun Nagusia izan zen 2003tik 2007ra. Baita ere, Espainiako Kongresuko diputatu lau legegintzaldiz EAJ alderdia ordeztuz. Gaur egun, Pasaiako portu-Agintearen presidentea da.Deustuko Unibertsitatean Filologia eta Letretan lizentziatu zen. Euzko Alderdi Jeltzalearen kide, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailean lan egin zuen filologo bezala. 1984 eta 1989 urteen artean, HABEren zuzendari nagusia izan zen. Eusko Jaurlaritzaren kultura sailburuordea ere izan zen 1991-1992 urteetan. Azkenik, 1992tik 2003ra Espainiako Kongresuan Gipuzkoatik (EAJ) diputatu izan zen. 2003an, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izendatu zuten, kargua 2007an uzteko. Urte berean, Pasaiko portuaren Aginteko presidentziaren kargua hartu zuen.

    Lotura duten artxiboak:

  • Angel Illarramendi

    • Izenburua:
    • Egilea:
    • Lizentzia CC:

    Angel Illarramendi Larrañaga (Zarautz, 1958) euskal musikagilea da.Irakaslea Francisco Escudero (1912-2002) euskal musikagilea zuen. Zinemagintzan eta antzerkigintzan lanean askotan ibili izanda. Bere lan garrantzitsuenak honakoak dira: ·Musikagintza: Lehenengo sinfonia, Zelai urdin (1984) , Bigarren sinfonia (1986) , Hirugarren sinfonia Harri zuria (1988) , Laugarren sinfonia (1993) Bostgarren sinfonia (1996) . Seigarren sinfonia (1998) Zazpigarren sinfonia (2007) .·Zinemagintza: La buena nueva (2008) , El hijo de la novia (2001) , Karramarro Uhartea (2000), Yoyes (2000) , El último viaje de Robert Rylands (1996), 27 ordu (1986), Tasio (1984) .

    Lotura duten artxiboak:

  • Borja Iradier Agirrezabala

    • Izenburua:
    • Egilea:
    • Lizentzia CC:

    Borja Iradier Agirrezabala (Zarautz, 1980ko martxoaren 23a -) igerilari olinpiko euskalduna da.2008ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen lehen aldiz Espainiako hainbat marka gainditu ondoren. 100 metrotan minutu batetik jaitsi den igerilari bakarra da.

    Lotura duten artxiboak:

  • Jose Angel Iribar

    • Izenburua:
    • Egilea:
    • Lizentzia CC:

    Jose Angel Iribar Kortajarena (Zarautz, Gipuzkoa, 1943ko martxoaren 1a - ), Bilboko Athletic Klubeko jokalaria izan zen, "El Txopo" ezinenez ezaguna. Zarauztarra jaiotzez, 1962an Bilboko Athletic Klubak Baskonia futbol taldetik fitxatu zuen milioi bat pezetaren truke eta Irailaren 23an egin zuen debuta Malaga Futbol Taldearen aurka. Guztira hamazortzi denboraldi egin zituen taldean, 1962tik 1980. urtera bitarte. Bi kopa irabazi zituen, eta horrez gain UEFA txapelketako azpitxapelduna izan zen 1977. urtean.Guztira 467 partidu jokatu zituen Espainiako ligan. Kopako 93 partidu jokatu zituen, eta europako txapelketetako 55 partidu. Espainiako selekzioarekin 49 bider jokatu zuen, 1964ko Eurokopa irabaziz.Futbolean jokatzeari utzi ondoren, entrenatzaile bihurtu zen. 1983-84ko denboraldian 2.mailako azpitxapelketa lortu zuen Bilbao Athleticekin, taldeko sailkapenik onena. 1986-87ko denboraldian Athleticeko lehen taldea entrenatu zuen, baina arrakasta txikiagoz. 1999tik Euskal selekzioaren hautatzailea da. Zarraren hiltzetik Athleticeko Jokalari ohien Elkartearen presidentea da.1976ko Abenduan Errealaren aurkako partidu baten aurretik eta Kortabarria Errealeko kapitainarekin batera ikurriñarekin atera zen zelaira eta erdiko biribilean utzi zuten erakusgai. Francoren hiltzearen ondorengo banderaren lehen erakusketa publikoa izan zen.

    Lotura duten artxiboak:

  • Luis Iruretagoiena "kiriki".

    • Izenburua:
    • Egilea:
    • Lizentzia CC:

    Luis Iruretagoiena Aiestaran, Kiriki bezala ezaguna, (Zarautz, 1907ko ekainaren 21a - ? 1965) futbolari euskalduna izan zen. Realean jokatu zuen 1925etik 1933ra arte[1].Aurrelari postuan jokatzen zuen, eta berezitasunen artean, pasea eta erdiraketa nabarmentzen ziren. Jubenil mailan hasi zen Zarauzko Mollarri taldean, beranduago Realak fitxatu zuelarik. Bertan, 118 partida jokatu zituen guztira, 50 gol erdietsiz. Gipuzkoako 3 txapelketa (1927, 1929 eta 1933), eta Kopa bat (1928) irabazi zituen Donostiako taldearekin.1928an, Espainiako futbol selekzio nazionalean debutatu zuen, Joko Olinpikoetan. Txapelketa honetako bi partida jokatu zituen[2], Italiaren aurka lesionatu zelarik. 1928an, Espainiako Futbol Liga sortu zenean hain zuzen ere, Realarekin 31 partida jokatu eta 18 gol sartu zituen erretiratu baino lehen. Bere omenean, Zarauzko kale batek bere ezizena darama.

    Lotura duten artxiboak:

  • Mikel Kazalis

    • Izenburua:
    • Egilea:
    • Lizentzia CC:

    Mikel Kazalis, Zarautzen (Gipuzkoa) jaiotako musikaria da. Bere musika ibilbidea Estigia taldean ekin zuen 80ko hamarkadan. Hala ere1988an taldea utzi eta Anestesia taldea sortu zuen. Hemendik aurrera, Anestesia taldean jotzeaz gain, beste hainbat talde paralelotan jotzen du. Horren adibide, Negu Gorriak (Baxujole moduan) edota 2Kate taldeak ditugu. 2001. urtean, Kuraia taldean jotzen hasi zen.Taldeetan jotzeaz gain, Fidelenea izeneko grabaketa estudio bat du Zarautzen.Diskografia: Anestesia: ·Anestesia Cerebral (1989, Maketa) ·Moralidad (1990, Maketa) ·Toki berean (1992, Esan Ozenki) ·Erantzun (1995, Esan Ozenki) ·Gu (1997, Esan Ozenki) ·Ultra-komunikatzen (2000, Esan Ozenki)Negu Gorriak·Gure Jarrera (Esan Ozenki, 1991). ·Herrera de la Mancha. 90-12-29 (Esan Ozenki, 1991). VHS. ·Gora Herria (Esan Ozenki, 1991). Maxisingle. ·Tour 91 1 (Esan Ozenki, , 1992). VHS. ·Borreroak Baditu Milaka Aurpegi (Esan Ozenki, 1993). ·Negu Gorriak Telebista (Esan Ozenki, 1994). VHS. ·Hipokrisiari Stop! Bilbo 93-X-30 (Esan Ozenki, 1994). ·Ideia Zabaldu (Esan Ozenki, 1995). ·Ustelkeria (Esan Ozenki, 1996). ·Salam, agur (Esan Ozenki, 1996). ·1990 - 2001 (Metak, 2005). DVD.2Kate·Bide laburra (Esan Ozenki, 1997). ·Birziklatu (Esan Ozenki, 1999).Kuraia·Kuraia (Metak, 2001). ·Iluntasunari Barre (Metak, 2003). ·Piztu da Piztia (Metak, 2005).

    Lotura duten artxiboak:

  • Salbatore Mitxelena

    • Izenburua:
    • Egilea:
    • Lizentzia CC:

    Salbatore Mitxelena (Zarautz, Gipuzkoa, 1919ko urtarrilaren 18a - Chaux-de-Fonds, Suitza, 1965eko abenduaren 28a) euskal idazlea.Salbatore Mitxelena fraide frantziskotarra izan zen, eta frankismoaren lehen urteetan Espainiako Eliza ofizialak jarraitzen zuen ildoarekin ados ez zegoenez, bere burua erbesteratzea erabaki zuen. Handik aurrera beti atzerrian bizi izan zen, Hegoamerikan eta Suitzan, azken herrialde honetan hil zelarik.Atzerrian bere literatur lanari jarraitu zion, izan ere, Hego Euskal Herrian bizi zelarik, berea izan zen euskaraz gerraostean argitaratu zen lehendabiziko liburua (Arantzazu, euskal-sinismenaren poema) 1949an.

    Lotura duten artxiboak:

  • Ainhoa Murua

    • Izenburua:
    • Egilea:
    • Lizentzia CC:

    Ainhoa Murua Zubizarreta Zarautzen jaio zen 1978.urteko uztailaren 18-an. Nazioarte mailako Triatleta da eta Codeam Triatloi Elkarteko kidea . Heziketa fisikoan lizentziatua da eta gaur egunean Zarautzen bizi da.

    Lotura duten artxiboak:

  • Jorge Oteiza

    • Izenburua:
    • Egilea:
    • Lizentzia CC:

    Jorge Oteiza 1908-ko Urriaren 21-ean jaio zen Orion nahiz eta gaztetatik Donostiara joan zen bizitzera. Nazioarte mailan ezagunenetakoa izan den euskal artista da.Hego Amerika, Madril eta Alzuzan bizi ondoren, 80.hamarkadaren amaieran zarautzen ezarri zuen bere bizilekua. 2003.urteko Apirilaren 9an hil zen Donostian.

    Lotura duten artxiboak:

  • Imanol Urbieta

    • Izenburua:
    • Egilea:
    • Lizentzia CC:

    ’Imanol Urbieta’ edo ’Manolo Urbieta’, (Zarautz, Gipuzkoa, 1934 - ) Euskal musikari eta idazlea da. Teologian lizentziatua da nahiz eta iada jubilatua dagoen. Gasteiz, Donostia, Burdeos, Budapest eta Estrasburgon musika ikasketak burutu zituen. Oleskariak koroaren hastapenetan ere ibili zen.Gehienbat, haurrentzat zuzenduriko musika egin izan du bere ibilbide guztian. Hala nola, Txoria nintzela edota John Brown abestien sortzailea da. Xirula Mirularen sortzailea ere bada.1964 eta 1978 urte hartean, Joxe Antonio Azpeitiarekin batera Euskalzaleak taldearen partaidetako bat izan zen. Elkarte honen helburua, haurrei Euskara erabiltzera bultzatzea zen. Honez gain, Zarauzko haurren Euskal Jaiak erebultzatu zituzten.Diskografia·Artea ikastolan (1972) ·Haur kantarien birlarak (1974) ·Lau katu eta danbor bat (1987) ·Alavatik Arabara (1988) ·Txin eta Txan (Ibaizabal argitaletxea) Liburuak·Nire ibilbide pedagogikoa (2009, Elkar) ·Txanpirin Pintxona (2009, Elkar)

    Lotura duten artxiboak:

Zarauztar berri bat aurkeztu nahi diguzu? Osatu fitxa bat

ir al inicio

hasierara joan